SagarBike Pribatua
- Noiz Egunero (astelehenak eta igande eta jaiegun arratsaldeak izan ezik)**
- Ordua 10:00
- Iraupena 4 ordu
- Hizkuntza/k Esp / Eus / Eng / Fran
- Salneurria
*Pertsonako ahalik eta prezio txikiena, aldatu egiten da tourrean dauden pertsona kopuruaren arabera. Gehiago jakin nahi izanez gero, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.
** Zerbitzu hau eskaintzen den egunak enpresaren prestasunaren mende daude.
- Topagunea Go Local bulegoa (Sarriegi plaza 9)
SagarBike Pribatua
Bertan, sagardotegi kulturaren tradizioa ezagutuko duzu eta sagardo, sagar deribatu eta pintxoen dastaketa gidatuaz gozatuko duzu.
Bertara iristeko, Bizikleta Elektrikoan ibilbide bat proposatzen dizugu, Urumea ibaiaren ertzetik, bere osotasunean bidegorritik igarotzen dena, eta horrek ibilbide seguru eta atsegin bihurtzen du.
Zalantzarik gabe, Euskal Sagardoaren Museoa bisitatzeak Euskadiko zapore eta tradizio gastronomikoan murgiltzea dakar, edari hori, sagardotegien kultura eta ondo jatea banderatzat duena.
Ibilbidea SagarBike Pribatua
-
•
Hemen hasiko da
Sarriegi Plaza, 9
-
1
Kontxako Badia
10 min
View details
Geldialdia Alderdi Ederren, ikuspegiaz gozatzeko eta norbera mende batzuk lehenago imajinatzeko, itsasontziak urruneko lurretara itsasoratzen ikusten, upeltegiak pasealeku honetako protagonistaz beteta, sagardoaz. -
2
Zurriolako Zubia
10 min
View details
1915ean eraiki zuten, hirigunea eta Gros auzoa lotzeko. Urumea ibaiaren bokalean dago.
-
3
Santa Katalina Zubia
10 min
View details
Hiriko zubirik zaharrena, XIX. mendera arte bere ondoan egon zen santu honi eskainitako ermita bategatik deitua.
-
4
Maria Kristina Zubia
10 min
View details
Gaur egun, Donostiako punturik esanguratsuenetako bat da. Donostiako egunean inauguratua, 1905eko urtarrilaren 20an, Maria Kristina erreginak, bere izena daramanak.
-
5
Loiolako Auzoa
15 min
View details
Bizitegi-auzo horretan, 70eko hamarkadako euskal industria-garapenean bizi zen giroa arnasten jarraitzen da.
-
6
Labandera eskultura
10 min
View details
Garai batean, Urumea ibaiaren ertzean, arropa garbitzen goizero ikus genitzakeen emakumeek egindako lanbidea erakusteko egindako eskultura.
-
7
Txomin Enea Auzoa
15 min
View details
Izen hau, bertan zeuden baserri historikoetako bategatik darama. Ibaiaren ikuspegi desberdina aurki dezakegu.
-
8
Martutene Auzoa
10 min
View details
Auzo hau, gaur egun bizitegi-auzo dena, baserriz betetako auzo txiki bat izan zen iraganean, XX. mende hasierako jauregi-etxe batzuez zipriztindua.
-
9
Gartziategi Portua
10 min
View details
Ibilbidearen altuera honetan, ibaira hurbilduz gero, garai hartan sagardoa hirira eta portuetara garraiatzeko biltzen zuten ontziraleku txikien erreplika bat aurkituko dugu.
-
10
Astigarraga
15 min
View details
Astigarragak “astigarrak dituen lekua” esan nahi du, nahiz eta mendeetan eta gaur egunera arte sagardo tradizionala egiteko ezinbestekoak diren sagarrondoengatik ospetsuagoa izan den!
-
11
Sagardoetxea
60 min
View details
Euskal sagardoaren museoa, Sagardoetxea, sagardoaren kulturaz gozatzeko lekua da, euskaldunen nortasunaren eta ohituren ezaugarria.
-
•
Abiapuntura itzuliko zara
Gomendioak
Bizikletan ibiltzen jakin behar da eta 1,50 eta 1,90 metro arteko altuera izan behar da bizikletak eroso gidatzeko.
Bizikletan ibiltzeko eta meteorologiarako oinetako eta arropa egokiak GOMENDATZEN DIRA.
Galdera gehiago izanez gero, bisitatu gure OHIKO GALDEREN orria.


Zer diote gure bezeroek gutaz?
Loturako bisitak
Lekuko gidariak
Gure gida guztiak bertakoak dira, Turismoan, Historian edo Artearen Historian trebatu dira eta Go Localen bisita gidatuak egiten dituzte esklusiboki.
Talde txikiak
Bisita gidatuak antolatzen ditugu Donostian, talde txikiekin, gure hiria eta inguruak hobeto erakusteko.
Donostiako konpainia
2014tik Donostian tourrak eskaintzen duen tokiko enpresa izateaz harro gaude.
Turismo arduratsua
Bisitariengan, donostiarrengan, hirian eta ingurunean eragin positiboa sortzeko lan egiten dugu, gizarte- eta ingurumen-aztarna minimizatuz.