E-Bike Tour Pertsonalizatua

Antolatzen ditugun e-bike tourrak zure beharretara egokitzen ez badira edo esperientzia bakarra bilatzen baduzu, bizikleta elektrikoan tour pertsonalizatuak diseinatzeko aukera eskaintzen dizugu.

Horrelako bisita gidatuak konponbide ezin hobea dira hiria egun gutxi batzuetan bisitatzen dutenentzat, baina Donostia modu azkar, atsegin eta iraunkorrean ezagutu nahi dutenentzat.

Gainera, gure bizikleten pedalkada lagunduari esker, E-Bike Tour Pertsonalizatuak mota guztietako bisitarientzat dira egokiak, haien egoera fisikoa kontuan hartu gabe.

Jarraian harremanetan jartzeko formulario bat aurkituko duzu. Ez izan zalantzarik guri idazteko, eta aurkituko dugu Donostiara egiten duzun bisitaz ahalik eta gehien gozatzeko modua.

Irakurri gehiago +

Bisitaren gomendioak

Bizikletan ibiltzen jakin behar da eta 1,50 eta 1,90 metro arteko altuera izan behar da bizikletak eroso gidatzeko.

Bizikletan ibiltzeko eta meteorologiarako oinetako eta arropa egokiak GOMENDATZEN DIRA.

Galdera gehiago izanez gero, bisitatu gure OHIKO GALDEREN orria.

Lekuko gidariak

Lekuko gidariak

Gure gida guztiak bertakoak dira, Turismoan, Historian edo Artearen Historian trebatu dira eta Go Localen bisita gidatuak egiten dituzte esklusiboki.

Talde txikiak

Talde txikiak

Bisita gidatuak antolatzen ditugu Donostian, talde txikiekin, gure hiria eta inguruak hobeto erakusteko.

Donostiako konpainia

Donostiako konpainia

2014tik Donostian free walking tourrak eskaintzen duen tokiko enpresa bakarra izateaz harro gaude.

Turismo arduratsua

Turismo arduratsua

Bisitariengan, donostiarrengan, hirian eta ingurunean eragin positiboa sortzeko lan egiten dugu, gizarte- eta ingurumen-aztarna minimizatuz.